Erosi edo alokatu nahi al duzu? Ez ahaztu etxebizitzen “ziurtagiri energetikoa”, energia eraginkortasuna ebaluatzen duena (A-tik G-ra), etxebizitza erostean edo alokatzean energia-gastuak duen eragina baloratzeko.
235/2013 Errege Dekretuaren aldi baterako xedapenaren arabera, eraikin bateko edo besteko energia eraginkortasun ziurtagiriaren erosleei edo errentariei eskuragarri jartzea, hala badagokio, erosketa-salmenta edo errentamendu-kontratuetarako beharrezkoa izango da 2013ko ekainaren 1etik aurrera.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila izango da bizitegi-eraikin zaharretan energia-birgaikuntza burutzeko AGREE proiektu europarraren buru
Proiektua gaur jarri da abian erakunde kide guztien arteko bilera baten bitartez: Eusko Jaurlaritza, Tecnalia, Basauriko, Donostiako eta Gasteizko Hirigintza eta Etxebizitzako udal-sozietateak —Bidebi, Donostiako Etxegintza eta Ensanche 21—, eta Ihobe, Ingurumeneko Sozietate Publikoa.